Mutriku-Deba errepideko errei bat zabalduko dute asteartean

0

Ondarrutar askori eragingo dien hobekuntza izango da. Mutriku eta Deba arteko kostaldeko errepideko errei bat zabalduko dute irailaren 3tik (asteartea) aurrera. Errepide osoaren mozketa ez da aurreikusitakoa baino gehiago luzatuko, Gipuzkoako Foru Aldundiak igorritako trafiko oharraren arabera.

GI-638 errepidea, beraz, martitzen goizean zabalduko dute, sekuentzialki zirkulazioaren noranzkoen arabera, gaur egun dauden seinale eta balizak kendu ondoren. Errepidea, 10:00ak aldera zabalduko da Debatik Mutrikuranzko noranzkoan eta 11:00ak inguruan, berriz, Mutrikutik Debarako noranzkoan. Irailaren 3tik aurrera eta lanak amaitu bitartean GI-638 errepideko erreietako bat egunez eta aldizka itxiko da eta ibilgailuek beste erreia erabiliko dute txandaka.

Irailaren 4an (asteazkena) zenbait ibilgailuentzat eta bizikletentzat Kalbario gaineko (GI-3230) errepidea erabiltzeko debekua ere kenduko da.

Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepidea. Argazkia: Debako Udala

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina