Zaldupe Ondarroako Eskola Publikoko jolaslekua berritzen hasi da udala

0

Jolastokiaren atzeko aldean zeuden ziburuak aldatzeari ekin dio aste honetan Ondarroako Udalak. Aurrekontuaren osotasuna udalak aurreratu du, baina Hezkuntza Sailak ordainduko du %60a, urtero eskaintzen dituen laguntzen barnean onartutako proiektua baita. Jolasgune tradizionaletatik jolas eremu naturalerako jauzia emango da. Iraila amaitu orduko lanak amaituta edukitzea aurreikusten da.

Ikastetxearentzako erabilgarria izango den espazio natural bat sortzen da jolas eremu berriarekin.
Ondorioz diseinu honetan espazioaren irisgarritasun, balio ekologikoa eta erabilera didaktikoa mantendu
eta indartzea lortu nahi da. Naturarekin bat etorriz eta hezkuntza eredu berrietara egokituz espazio berri, natural eta egokitua sortuko da Zaldupeko jolastokian.

Zaldupeko jolastoki berriak edukiko duen itxura berria.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina