LED bonbillak saltzen ari den iruzurgile baten salaketa egin dute hainbat herritarrek

0

Hainbat herritarrek jakitera eman dutenez pertsona bat edo batzuk dabiltza etxez etxe LED bonbillak saltzen edota bonbilla arruntengatik aldatu behar direla esaten.

Saltzaileak Iberdrola enpresaren izenean identifikatzen dira, baina enpresa honek ziurtatu du berak ez duela Ondarroara etxez etxe inor bidali. Balizko saltzaileak hainbat datu pertsonal eskatzen ditu etxeetan. Arazo honen aurrean, Ondarroako Udalak dei egiten die herritarrei saltzaile hauei daturik ez emateko, eta norbere etxera deituz gero Udaltzaingoari, Ertzaintzari eta Iberdrolari jakinaraztea.

Ondarroako Udaleko kontsumo bulegoak herritarrei jakinarazi nahi die ez dela derrigorrezkoa etxeetako bonbillak aldatu eta LED argiak jartzea, ezta gisa honetako edozein tramite egitea ere.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina