Umeen XXI. arrantza lehiaketa ospatuko da irailaren 28an

0

Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteak antolatu du aurten ere lehiaketa, Ondarroako Udalaren laguntzarekin. Herriko umeak eta ez hain umeak urtero itxaroten egoten diren zita garrantzitsuenetakoa bihurtu da arrantza lehiaketa.

Aurten ere 14:00etan emango zaio hasiera arrantza lehiaketari, Musika Plazan. Zubi Barritik kai musturreraino egin ahal izango dute arrantzan umeek eta azken suziriarekin batera amaituko da lehiaketa. Ondoren, arrantzuaren zenbaketa eta pisaketa frontoian egingo dira, eta baita osteko sari banaketa ere. Hauek iznago dira sariak: arrain pisutsuena, granu gehienak eta neska eta mutil gazteenak. Antolatzaileek azpimarratu dute parte hartzaile guztientzat egongo dela sariren bat.

ARAUAK:

  • Arrantza amuarekin, Zubi Barritik kai musturreraino.
  • Lazunik ez, eta arrainak 7 zm baino handiagoak.
  • 4 urtetik 14 urtera.
  • Izena emateko: ikastetxeetan. Ikastetxeetatik kanpokoak plazan bertan lehiaketa hasi baino lehen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina