Marea gorriak Donostia konkistatu du hiru egunez

0

12 autobus, hamarnaka ibilgailu eta ehunka herritar. Horrela lortu du Ondarroak Kontxa gorriz jaztea. Ilusioa pizteak zaila dirudien honetan horize lortu du Ondarroa Arraun Elkarteak. Uretan ez da garaipenik lortu, baina lehorrean nagusi izan da Ondarroa. Talde baten atzean herri oso bat dagoenean zer nolako indartsua izan daitekeen erakutsi du gaur herriak Donostian. Eguenean gorri, duela astebete oso gorri eta gaur gorri-gorri.

Gaurko harrera mutilei, arlanpan. Gaur ere ondarrutarrak nagusi.

Arraun Elkarteko neskek ere ez dute hutsik egin gaur.

Kolore gorria izan da nagusi Donostian hiru estropadetan. Sailkapen estropadan hasi eta gaur arte apurka-apurka gorriz jantzi da Donostiako kai ingurua. Ru Ru Ru Ondarru! oihukatuz eta Amets egin abestuz arlanpa, Alde Zaharra, Aquarium ingurua eta arraun mundua konkistatu du Ondarroak. Marea gorria deitu diote. 23 urteren ostean dena merezi zuten Ondarroa Arraun Elkarteko kideek, hainbeste urtean beste hainbeste saiakera egin eta azkenean lortu da. Lehen zegoen ilusioa biderkatu egin da herrian. Baina ez soilik mutilen sailkapenarengatik, baita nesken lan bikainarengatik ere.

Iñaki Errasti entrenatzailea eta Nagore Badiola Kirol zinegotzia.

Arraunlari guztiak, Donostian. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eskerrak eman nahi dizkie ondarrutar guztiei zein Ondarroa Arraun Elkartea animatu duten guztiei, gure herriaren izena han eta hemen zabaldu, gure izaera erakutsi eta zelako herria garen jakitera ematearren. “Gutxitan ikusten da irabazlea ez den talde batek halako zalaparta sortu izana, baina argi dago bandera Ondarroara etorri ez bada ere, zaletuen artean aurten ondarrutarrak izan garela txapeldunak. Harro nago! Harro eta pozik! Eskerrik asko!”.

HONEKIN LOTUTA:

Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Ru Ru Ru Ondarru!
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina