Kamioi bat trabatuta geratu da Artabideko bihurgunean, seinaleak ez errespetatzeagatik

0

Eguerdiko 11:30ak inguruan geratu da trabatuta jatorri frantziarreko kamioia Artabide eta Antiguako Ama kaleak bat egiten duten bihurgunean. Kamioilaria kostako bidetik etorri da, eta bertan dauden seinaleei jaramonik ez egitearren gertatu da arazoa.

Udaltzainak segidan bertaratu dira eta ordu laurdenean kamioiak bere bideari jarraitu ahal izan dio. Ondarroako Udalak gogorarazi nahi du halako egoerak ez gertatzeko kostako bidearen bi ertzetan eta bitartean ere neurri jakin batetik gorako kamioiek bertatik igaro ezin dutela adierazten duten seinaleak daudela. Seinale horiek, bestek beste, Mendexan eta Galtzuaranen daude, hau da, bidearen bi noranzkoetan. Hala eta guztiz ere kostako bideta sartzen diren kamioiek badaukate biratzeko aukera bideko puntu zehatz batzuetan, Ondarroako herrigunera ez iristeko.

Zenbait kamioi igarotzea debekatzen duen seinalea, kostako bidean.

Buelta hartzeko aukera dagoela adierazten duen seinalea, kostako bidean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina