Martxan daude kiroldegiko lehen hiruhileko ikastaroak, ia %85eko okupazioarekin

0

Beste denboraldi batez arrakastatsuak izan dira Zaldupe udal kiroldegiak eskaini dituen ikastaroak denboraldiko lehen hiruhilekorako. Ume zein nagusien artean arrakasta handia eduki dute uretako jarduerek zein kiroldegiak dauzkan geletan egiten direnek. 499 plaza eskaini ditu udal kiroldegiak eta horietatik 423 bete dira, plazen okupazioa %84,77koa izanik. Guztira 18 pertsona izan dira eurek eskatutako ikastaroetan sartzerik izan ez dutenak edo gainontzeko aukerak euren interesekoak izan ez direnak.

Geletan eskaintzen diren nagusientzako jarduera fisikoak cycling, pilates, aero-zumba, cross-training, multi fitness, fit integrala, fit integrala+65 eta core-hipopresiboa izan dira. Nagusien uretako jarduerak aqua-fit, 65+, mantenimendua eta dibertsitate funtzionala daukatenentzako jarduerak izan dira, autonomia eta teknika mailetako igeriketa ikastaroez gain. Umeentzako igeriketa ikastaroetan, adaptazioa, lau maila eta arreta berezia eskaini dira.

Hau da lehen hiruhileko ikastaroen okupazioa.

Kiroldegiko arduradunek gogora ekarri dute eskaria eskaintza baino handiagoa den ikastaroetan, parte hartzaileen plazak zozketa bidez esleitzen direla. “Ikastaroen kalitatea bermatu ahal izateko eta araudia betetzeko plaza kopuru jakin bat eskeintzen dugu, ahal den handiena, beti ere ditugun espazioak eta aforoak kontuan hartuz”. Gaineratu dute  Cross-Training eta Fit integrala ikastaroen itxaron zerrendetan geratu diren pertsonentzako Multi-Fitness ikastaroa egokitu dela, jarduera kopurua gehituz.  “Eskaintza berria onartu duten  partaideekinjarriko da abian ikastaro hau”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina