Altsasuko gazteen aurkako epaiaren kontrako elkarretaratzea egingo da Alamedan

0

Gaur arratsaldean egingo da elkarretaratzea 19:30ean Alamedan. Atzo (urriak 9) kaleratu zuen epaia Espainiako Auzitegi Gorenak eta gazte altsasuarrak bederatzi urte eta erdira arteko zigorretara kondenatu zituen.

Injustizia honen aurrean, udal gobernuak dei egiten die ondarrutarrei arratsaldeko kontzentraziora joateko. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak esan du “konponbiderako garaia den honetan Euskal Herriaren aurkako erasoa dela epai hau; eta elkarbizitzarako beste oztopo bat” dela. “Zigorrak gehiegizkotzat jotzen ditugu, eta gaueko liskar baten ostean antolaturiko muntai polizial baten eraginez gazteak espetxeratzea gehiegikeria da”; “ez dugu absoluzioa ez den beste epairik onartzen”.

Alkateak, babes osoa eskaini die Jokin Unamuno, Oihan Arnanz, Adur Ramirez de Alda, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola, Iñaki Abad eta Ainara Urkijori, euren etxekoei, lagunei eta Altsasuko herriari: “argi daukagu gazte hauek euskaldunak beharrean beste nonbaitekoak izan baziren zigorra ez litzatekeela berdina izango!”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina