Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Lea-Artibaiko arroetan ur gutxi dagoela esan du, beraz zenbait neurri hartuko dira

0

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak txosten baten bidez azaldu du Lea-Artibai eskualdeko arroek daukaten ur emaria nahiko urria dela. Hori dela eta, ur falta ekiditeko eta ingurumenarekin zentzuz jokatzeko, Ondarroako Udalak zenbait neurri hartuko ditu.

Ondarroako Udalak herriko iturri batzuk aldi baterako itxi egingo ditu, parke eta lorategien ureztatzea mugatu egingo du eta kaleak baldeo bidez garbitzea ere mugatu egingo du. Horrez gain, eta beti ere Ur Partzuergoak esandakoari jarraituz, herritarrei ere zenbait muga edukiko dituzte ur kontsumoa murrizteko egoera hobetu bitartean; esaterako, ibilgailuen eta eremu edo plaza pribatuen ur bidezko garbiketa debekatuta egongo da.

Ondarroako Udalak herritarrei egiten dizkien gomendioak:

  • Ur hartuneak erregulatzea.
  • Dutxa sustatzea bainuaren ordez.
  • Komuneko zisternaren erabilera eraginkorra egitea.
  • Komuneko zereginak egin bitartean iturria itxita edukitzea.
  • Etxetresna elektrikoak karga osoan eta programa efizienteenetan erabiltzea.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta Ingurumen Batzordeburuak esan du arroetan ur eskasia egotea benetako arazoa dela eta gogorarazi du guztion ardura dela planeta zaintzea. “Konpromezuak hartzeko garaia dugu herritarrok, bestela, apurka-apurka geroz eta gehiagotan aurkituko gara halako egoeren aurrean”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina