Zaldupe udal kiroldegiko muskulazio gelan aholkulari bat egongo da astean bi aldiz

0

Zaldupe udal kiroldegiko muskulazio gelan egoten den erabiltzaile kopurua ikusita fitness jardueretan aholkularitza zerbitzua eskainiko duen monitore bat egongo da astean bi orduz, bi egun ezberdinetan: asteartetan 13:45etik 14:45era eta asteazkenetan 17:30etik 18:30era.

Zerbitzuaren xedea erabiltzaileei euren ezaugarri eta helburuen arabera bakarkako entrenamendu taula bat prestatzea, ariketak egiten erakustea eta jarraipena egitea da. Zerbitzua martxan dago dagoeneko. Aurreko urteetan ere erantzun ona eduki du zerbitzu honek eta aurten ere martxan jartzea erabaki da.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina