Laia Revuelta, Joxemari Urteaga eta Xabier Elizburu izan dira VIII. Nanoipuin Lehiaketako irabazleak

0

Laia Revuelta Bustingorrirentzat izan da lehen saria Ondarroako Udalak antolatutako VIII. Nanoipuin Lehiaketan. Asteazkenean (urriak 30) 18:00etatik aurrera Kofradia Zaharrean egingo den sari banaketan jasoko du 400 euroko ordainsaria. Bigarren postua Joxemari Urteaga Garmendiarentzat izan da eta hirugarrena, berriz, Xabier Elizburu Muniozgurenentzat. Bi hauek 200 eta 100 euroko sariak irabazi dituzte hurrenez hurren.

Nanoipuin lehiaketan 140 karakterez osatutako ipuinak idatzi behar dituzte parte hartzaileek.  Aurten 32 nanoipuin aurkeztu dira lehiaketara eta kopuruarekin oso pozik agertu dira Euskara Batzordeko kideak.

[LITERATUR AMUAK: EGITARAUA]

[LITERATUR AMUAK: EGITARAUA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina