Bertsozientzia saioa egongo da azaroaren 13an 18:30ean Beikozinan

0

Jakinduriek mundue erreko dau! saioaren bitartez ustez hain urrun dauden bertsolaritza eta zientzia bezalako elementu bi batuko dira. Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolariek eta Eider Bilbao, Joanes Lizarraga eta Oier Suarez zientzialariak igoko dira Beikozinako oholtzara.

Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistak zuzenduko du “Bertsozientzia” laburduraz ezagutzen den ekitaldia, non zientziaren ezagutzarentzat bertso bikaina bilatzen saiatuko diren bertsolariak. Ekitaldi bakoitzak 10 minutuko hiru hitzaldi izango ditu. Hitzaldiak euskaraz izango dira eta gure inguruko ikertzaile eta zientzialarien eskutik etorriko dira.

Gaiak egunerokotasunarekin eta ikertzaileen lan ildoekin bat egingo dute eta oholtzara igoko dituzte labur, zehatz eta argi. Hitzaldia bakoitzaren bukaeran, Amonarrizek harekin lotutako gai bat proposatuko dizkie bertsolariei, besteak beste, bertsoak bota ditzaten. Horrez gain, “Bertsozientzia” saioetan ikuslegoaren jakinduria neurtuko da modu berezi samarrean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina