Emakume bat erahil dute Baionan eta elkarretaratzea egingo da Ondarroan bihar, 19:00etan Alamedan

0

Baionan gertatutako erahilketa matxista dela eta, Ondarroako Udaleko Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea deitu du biharko (azaroak 7, osteguna) Alamedan. Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak dei egin die herritar guztiei erahilketa salatzeko antolatu den elkarretaratzera joatera.

2019.urtean Euskal Herrian indarkeria matxistak erahildako laugarren emakumea da Baionan zendutakoa, Iruñeakoaren, Bardozekoaren eta Urruñakoaren ostean. Larunbatean deitu zuen senarrak berak Baionako Polizia-Etxera, emaztea hilik aurkitu zuela esateko. Poliziak atxilotu egin zuen, emakumearen gorpuak ubeldu ugari zituela eta.

Ondarroan ez dugu indarkeria sexistarik onartzen!

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina