Telesforo Urrestik utzitako diruarekin zer eta nola egin aztertzen ari da Ondarroako Udala

0

Ondarroako Udala Telesforo Urresti herritarrak utzitako diruekin zein proiektu egin aztertzen ari da. Urrestik Iberdorla eta BBVA enpresetako akzioak utzi zikion udalari, eta gaur egun milioi bat eta erdi euro inguruan dago horien balioa. Urrestiren nahia herrian frontoi estali bat egitea zen, eta proiektu hori nola gauzatu daitekeen aztertzen ari da udala.

Alkateak esan du “badela garaia” diru horrekin herriarentzat proiektu garrantzitsu bat egiteko. “Argi daukagu proiektu hori azpiegitura bat izan behar dela, eta Urrestiren nahia estalitako frontoi bat egitea zela. Bi oinarri horiek kontuan hartuta proiektu bat nola gauzatu dezakegun pentsatzen ari gara”. Alkateak azpimarratu duenez frontoi estali bat eginez gero, argi dago “erabilera askotarako frontoia” izan beharko dela. Azpimarratu du udalaren asmoa ez dela “bakarrik kirol profesionalei” zuzendutako azpiegitura bat sortzea, baizik eta beste ikuskizun asko hartu ditzakeen azpiegitura bat sortzea.

Ez dugu makroproiektu bat egin nahi bakarrik kirol jardueretara bideratuta egongo dena, baizik eta herritar guztiei zuzenduta egongo den azpiegitura bat, iksukizun desberdinak hartu ditzakeena”.

Gaur egun herrian dauden orube hutsen tamaina ikusita, ezinezkoa da frontoi estali bat egiteko eraikin berri bat hutsetik egitea, beraz, beste azpiegitura batzuk baliatuz erabilera anitzeratako frontoi estali bat nola egin daitekeen aztertzen ari da udala: “badauzkagu esku artean zenbait ideia. Ez dugu makroproiektu bat egin nahi bakarrik kirol jardueretara bideratuta egongo dena, baizik eta herritar guztiei zuzenduta egongo den azpiegitura bat, ikuskizun desberdinak hartu ditzakeena”.

AURREKARIAK.

2003.urtean Telesforo Urrestik utzitako diruarekin eta bere nahia betez Ondarroako Udala estalitako frontoia eraikitzen hasi zen Zaldupeko kirolgunean (gaur egun eskolaren eraikin berria dagoen lekuan). Lanak hasi eta gutxira hauteskundeak egon ziren eta udal gobernua aldatu zenean, beraiek erabaki zuten frontoiko lanak geratzea, egokiagoa ikusten zutelako kirolgune guztiko berrantolaketa egitea. Herri galdeketa bat egin zen, zenbait kirolgune ereduren artean herritarrek egokiena iruditzen zitzaiena aukeratzeko, baina azkenean ez zen ez kirolgune berririk eraiki ezta frontoi estalia egin ere.

2004an Zelenio Arriola eraikina itxi egin zen eta ikasle eta irakasleek Zaldupe eskolan ipini ziren barrakoietan eman zuten eskola. Handik denbora batera, Zaldupe eskolaren eraikin berria egin zen Zeledoniotik atera zirenak berregokitzeko. Eraikin hori hasieran frontoia egiten hasi ziren lekuan egin zen, beharrizana handia zelako. Horrela, bere gairaiko frontoi estaliaren proiektua bertan behera geratu zen betirako.

Frontoia egitea erabakitzen bada, udalak argi dauka erabilera ugari ahalbidetuko dituen instalakuntza izan behar dela.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina