Azaroko eta abenduko agenda aurkeztu du Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak

0

Nik sinistetsut! lelopean ospatuko dira ekintzok. Lehenengoa, azaroaren 25eko elkarretaratzea izango da, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira egingo dena.

Horren ostean etorriko dira Jule Goikoetxea Mentxakaren Korronte feminista desberdinak egungo 4.olatuan hitzaldia azaroaren 27an eta CEAR Euskadik eskainiko duen Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak, hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista bat hitzaldia abenduaren 4an.

Estreinaldia. Orainmenean: bertsolaritzaren genealogia feministak emanaldiaren aurrestreinaldia eskainiko du Txakur Gorria kolektiboak Etxelilan abenduaren 19an. Erakusketa eta bertso-saio berezia eskainiko dute Nerea Ibarzabal Salegik, Mariñe Arbeo Astigarragak, Ane Labaka Mayoz eta Malen Amenabar Larrañagak osatutako taldeak.

Ondarroako emakumeak protagonista dituen festibala da Nik sinistetsut! Festibal honetan herriko emakume artistak kalera aterako dira, oholtza gainera. 13:30ean kalez-kale herriko emakume artisten erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai, 18:00etan Etxelilatik kalejiran abiatuko da Andrabanda Feminista eta horren ostean, 18:30 inguruan Alamedan, 5 minutuero arte adierazpen erakustaldia eskainiko dute. Amaitzeko Optika taldearen kontzertua egongo da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina