‘Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak’ liburua aurkeztuko du Etxelilan Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak

0

CEAR-Euskadik eta Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareak egingo dute aurkezpena Etxelilan abenduaren 4an (asteazkena). Liburu horretan Hegoaldeko Muga gurutzatu eta Saharaz Hegoaldeko Afrikatik etorri diren bost emakumeren historiak kontatzen dira.

SINOPSIAMugak gurutzatzen dituzten bizitzak Amanda Andradesek idatzitako eta Amelia Celayak irudiztatutako narrazio-liburu bat da. Hegoaldeko Muga gurutzatu eta Saharaz Hegoaldeko Afrikatik etorri diren bost emakumeren historiak kontatzen ditu.  Bost historia horietan, etengabeak dira indarkeria patriarkalak, arrazistak eta instituzionalak. Baina, bereziki, ausardiari eta erresistentziari buruzko kontakizunak dira. Narrazio horiek zuekin partekatu nahi genituzke, eta gero, mugek emakumeen bizitzan duten eraginaz elkarrekin gogoeta egin, eta pentsatu zer estrategia jar ditzakegun martxan indarkeria horiei aurre egiteko. Bost historia horietan, etengabeak dira indarkeria patriarkalak, arrazistak eta instituzionalak. Baina, bereziki, ausardiari eta erresistentziari buruzko kontakizunak dira.

Narrazioaren ostean CEAR Euskadi elkarteak eta bertaratzen direnek mugek emakumeen bizitzan duten eraginaz elkarrekin gogoeta egingo dute, eta indarkeria horiei aurre egiteko zer nolako estrategiak abiarazi daitezkeen pentsatuko dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina