Aniztasun Funtzionala daukaten pertsonen nazioarteko eguna da gaur, eta udalak hori oroitzeko bandera ipini du mastan

0

Abenduaren 3a, Euskararen eta Nafarroako eguna izateaz gain, Aniztasun Funtzional Fisiko, Psikiko edo Sentsoriala dutenen aldeko Nazioarteko Eguna daukaten pertsonen nazioarteko eguna ere bada eta Ondarroako Udalak hori sinbolizatzen duen bandera ipini du udaletxeko mastetan.

Iaz ipini zen bandera lehen aldiz udaletxeko mastetan, herritar batzuen eskariz, eta Euskal Herriko lehen herria izan zen halako ekimena aurrera eramaten. Down Sindromea daukan Eros Recio dantzari profesional valentziarrak urritasun fisikoa dutenen alde egindako bandera da udaletxean jarri dena. Bandera urrearen, zilarraren eta brontzearen koloreko hiru marra horizontalek osatzen dute. Urritasun Fisikoa Dutenen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira, bandera Nazio Batuen Erakundean aurkeztu zuten, eta NBEko kideek onartu egin zuten.

Ondarroako Udalaren ustetan oso garrantzitsua da halako egunei ere ikusgarritasuna ematea, herritarren kontzientziaziorako eta sentsibilizaziorako. Bandera udaletxeko mastetan egongo da gaur gauera arte, Ondarroako banderaren eta ikurriñaren ondoan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina