Ondarroako udaletxeak ateak zabalik edukiko ditu abenduaren 6an; Herri Bus zerbitzua ere egongo da

0

Ondarroako udaletxeko ateak zabalik egongo dira abenduaren 6an (ostirala). Espainiako konstituzioaren eguna jai arrotza dela iritzita udaletxean egongo dira egunero bezala udal ordezkariak herritarrak hartzeko eta ohiko lanak egiteko.

Azken urteetan zabalik egon dira udaletxeko ateak abenduaren 6an, “Euskal Herrian ez baitago ezer ospatzeko”, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak adierazi duenez: “jai arrotzekin ez dugu bat egiten eta abenduaren 6an ere lan egingo dugu, urriaren 12an modura, esaterako”. Gehitu du, “euskaldunon hainbat eskubide zapaltzen dituen konstituzioa baten alde” ezer ez dagoela ospatzeko.

Herri Busak ere ohiko zerbitzua edukiko du, eta eguneroko ordutegia izango du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina