Ondarroako Udalaren gomendioak arratoi, sagu eta intsektuen agerpenak galarazteko

0

Ondarroako Udalak herriko zenbait puntutan arratoiak, saguak eta beste intsektu batzuen plagak ekiditeko neurriak hartu behar izan ditu herritarren eskariz. Anticimex enpresaren laguntzarekin herriko puntu zehatz batzuk desratizatu dira, beti ere beste animalientzako kaltegarriak ez diren produktuekin; desratizazio prozesu osoa enpresak berak egiten du, udalak ez baitaude baimenduta euren kabuz horrelakorik egitera. Ondarroako Udalak argi utzi nahi du ez dela inolako plagarik agertu, hartu diren neurriak puntu zehatz batzuetan izan direla eta oso garrantzitsua dela herritarrek behean agertzen diren aholkuei jarraitzea arratoiak ez agertzeko.

Marearen gorabeherek arratoien agerpena ekarri lezakete, baina hauek agertzeko badaude beste zenbait arrazoi ere, herritar guztion artean zenbait neurri hartuz saihestu daitezkeenak:

  • Zamar poltsak ondo itxi eta beti edukiontzietan sartu. Ez bakarrik janari poltsak, baita paper edo kartoiak ere edukiontzian sartu behar dira.
  • Garrantzitsua da edukiontziak egun askotan beteta egoten badira udaletxean abisua ematea, edukiontzi horien ardura duten erakundeei abisua emateko.
  • Ez bota lurrera janaririk ezta hauekin kontaktuan egondako ezer.
  • Ez utzi kalean janari arrastorik, bota zakarrontzira edo itzuli behar den lekura.
  • Ez bota kumunetik behera oliorik, likido egoeran botatzen dena solidifikatu egiten baita hoditerian, eta arratoientzako elikagai bihurtzen da.
  • Norbere jabetza pribatuak egoera onean mantendu: bodegak, garajeak, lokalak, orubeak… .
  • Etxebizitza hutsen batean halako animaliaren bat ikusiz gero jabeari abisatu, bere zeregina baita jabetza pribatua garbi mantentzea.
  • Norberarena zaintzeaz gain, kontuan hartu ea ingurua garbi dagoen, alferrikoa izango baita norberarena garbi edukitzea ingurua zainduta ez badago.
  • Adi ibili arratoi, sagu edo intsektuekin amaitzeko etxeko metodoekin, batez ere jabetza pribatuetatik kanpo, beste animalia batzuei edota umeei kalteak eragin ahal baitizkie.

Gogoratu herrigunean (leku publikoetan) arratoi, sagu edo intsektu plagaren bat ikusiz gero Ondarroako Udalaren Hirigintza sailera jotzea abisua ematera, lehenbailehen neurriak hartzeko.

OHARRA: Udalak ezin du arratoiak hiltzeko bitartekorik banatu herritarren artean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina