‘Orainmenean’ ikuskizunaren aurrestreinaldia, ostegunean Etxelilan

0

Orainmenean: bertsolaritzaren genealogia feministak ikuskizunaren aurrestreinaldia Ondarroan egingo da, abenduaren 19an, osteguna, 19:00etan Etxelilan. Txakur Gorria kolektiboaren eskutik eta Lanku kultur zerbitzuen bitartez Miren Amurizak, Ane Labakak, Malen Amenabarrek eta Maite Berriozabalek bertso saio berezia eta erakusketa plazaratuko dituzte.

SINOPSIA. Bertsolaritzaren genealogia feministak, historia berridazteko/berrirakurtzeko modu posible bat izango du oinarri emanaldiak. Bertsolaritzaren historian izan diren eta diren emakume bertsolarien ilustrazioen erakusketan oinarrituta gai jartzaile batek eta hiru bertsolarik saio berezia burutuko dute.

Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak herritarrei aurrestreinaldira joan eta lan berriaz gozatzeko gonbidapena luzatu die. “Bertsolaritza eta emakumeak uztartuz historia irakurtzeko modu bat azalduko digute”.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina