Haizeak hautsitako Zaldupe udal kiroldegiko teilatua datorren asterako konpontzea aurreikusten da

0

Haize boladek astelehenean (abenduak 16) altxatu zuten Zaldupe udal kiroldegiko kantxako teilatuaren zati bat eta suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren berau kentzera, kalte materialak areagotu baino lehenago; ez zen kalte pertsonalik gertatu. Hirigintza saileko eta udal kiroldegiko arduradunek egindako lehen aurreikuspenen arabera datorren asterako teilatua konponduta egotea aurreikusten da. Lanak lehenbailehen hasiko dira.

Teilatuan dagoen zuloarengatik kirol kantxaren zati bat itxita dago, eta beraz ez daude erabilgarri kantxa bere osotasunean eta boulderra. Lanak datorren asterako amaitu eta instalakuntzak erabilgarri egotea aurreikusten du Ondarroako Udalak.

Gabonetarako aurreikusitako kultur ekintzen bere horretan jarraitzen dute, normaltasun osoz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina