Gabonetan petardoekin tentuz jokatzeko eskatu du Ondarroako Udalak, gainontzekoak errespetatuz eta minbeherak kontuan hartuz

0

Ondarroan ez dago petardoen erabilera arautzen duen udal ordenantzarik baina hala eta guztiz ere Ondarroako Udalak zenbait gomendio luzatu nahi dizkie herritarrei. Petardoak botatzen dituztenei ume txikiek, autismoa duten pertsonek, epilepsia dutenek, gaixotasunen bat daukaten pertsona nagusiek eta inguruko animaliek jasaten dutena gogorarazi nahi zaie, beraiengan halako eztanda batek daukan eragina oso handia baita: beldurra, estresa, antsietatea…; herriko ondasunak zaintzeko deia ere luzatu dute udal ordezkariek: zakarrontziak, argi-hartuneak, estolderia, hoditeria…

Ohitura handia dago Gabon inguruan petardo, suziri eta gainontzekoak botatzeko, baina udalak herritarrei eskatu nahi die jaurtiketa horiek Gabon Zahar eguneko gauerdira mugatzeko. “Segurtasun eta osasun arrazoiengatik egiten diegu eskaera hau herritarrei: segurtasuna bai beraientzat, bai gainontzeko herritar eta animalientzat eta baita herri-ondasunentzat ere; osasun arrazoiak lehenago aipatutako taldeengan izan dezaketen eragin negatiboengatik”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Petardoak botatzen dituztenei ume txikiek, autismoa duten pertsonek, epilepsia dutenek, gaixotasunen bat daukaten pertsona nagusiek eta inguruko animaliek jasaten dutena gogorarazi nahi zaie, beraiengan halako eztanda batek daukan eragina oso handia baita: beldurra, estresa, antsietatea…

Ongizate batzordeburuak ere azpimarratu du oso garrantzitsua dela besteen lekuan jartzea: autismoa daukaten umeek, esaterako, entzumena desberdin garatuta eduki ohi dute eta horregatik eztanda bakoitza askoz modu handiagoan entzuten dute, horrek eragiten duen guztiarekin.

Ondarroako Udalak gogorarazi nahi du egungo legediari jarraituz 12 urtetik beherako haurrek ezin dutela pirotekniarik erosi ezta erabili. Legediaren arabera honela sailkatzen dira multzoak:

  • 12 urtetik gorakoek I. mailako produktu piroteknikoak erosi ditzazkete: intentsitate oso baxukoak eta zarata oso txikiarekin.
  • 16 urtetik gorakoek II. mailako produktuak erosi ditzazkete: arrisku gutxikoak eta zarata txikia dutenak.
  • 18 urtetik gorakoek III. mailako produktu piroteknikoak erosteko aukera daukate, arrisku maila ertainekoak eta pertsonentzako mingarria ez den zarata maila daukatenak.

Produktu piroteknikoak baimendutako guneetan erosi behar dira, saltzailean ardura da eroslearen adina jakitea eta guztiz debekatuta dago produktuak banaka saltzea; saltzeko gutxiengo unitatea paketea izango da beti.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina