Nerea Badiola eta Amaia Galdos, Inhar Urruzuno, Aurrera Mendi Taldeko eskalada taldea eta Aitor Aulestiak jasoko dituzte 2019ko kirol sariak

0

Abenduaren 18an elkartu zen Kirol Batzordea udaletxean eta guztien artean erabaki zituzten herritarrek aurkeztutako hautagaien artean sariak hauei ematea: Nerea Badiola eta Amaia Galdos Orioko arranlariei urteko emakume kirolarien saria, Inhar Urruzuno harrijasotzaileari urteko mutil kirolaren saria, Tontorramendi Aurrera Mendi Taldeko eskalada taldeari urteko kirol taldearen saria eta Aitor Aulestiari egitea urteko aipamen berezia.

Herritarrek hilabete inguru eduki zuten kirol sarietarako hautagaiak aurkezteko eta Nagore Badiola Alberdi Kirol zinegotziak eskerrak eman nahi izan dizkie horretarako tartetxo bat hartu zuten guztiei: “guretzat oso garrantzitsua da kirol sariak jasotzeko hautagaitzak herritarrengandik etortzea”. Behin hautagaiak ezagututa, udal taldeek eta herriko kirol talde zein norbanakoek osatutako kirol batzordean erabaki ziren sarituak nortzuk izango ziren.

Sarituak jakitun dira iragan astetik sariak beraientzat izango direla eta pozik jaso zuten guztiek Ondarroako Udalaren deia albistea emateko. Kirol gala udaberri hasieran egitea aurreikusten da.

2019ko ONDARROAKO KIROL SARIAK

  • Urteko kirolaria (emakumea): Nerea Badiola eta Amaia Galdos.
  • Urteko kirolaria (gizona): Inhar Urruzuno.
  • Urteko kirol taldea: Aurrera Mendi Taldkeo eskalada taldea.
  • Aipamen berezia: Aitor Aulestia.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina