Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Oihana Iguaran egongo dira astelehen eguerdian Errege Eguneko bertso saioan

0

Azken urteetan bezala aurten ere Ondarroako Udalak Errege Eguneko bertso saioa antolatu du Beikozinin. Astelehenean (urtarrilak 6) 12:30ean hasiko da bertso saioa. Aurten oholtzara igoko direnak Igor Elortza Aranoa, Nerea Ibarzabal Salegi, Julio Soto Ezkurdia eta Oihana Iguaran Barandiaran izango dira. Gai jartzaile lanetan Iñaki Lersundi Arrizabalaga arituko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina