Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorraren 2020ko Ondarroako egutegia

0

Lea-Artibai Amankomunazgoak hondakin bereziak herriz-herri batzeko puntu mugikorra martxan dauka aurten ere. Puntu mugikor hori kamioi bat izaten da eta herritarrek bertara eraman ahal dituzte ohiko edukiontzietara bota ezin daitezkeen hainbat gailu: aerosolak, substantzia arriskutsudunen ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, pilak, autoen bateriak eta olioak, tonerrak, bonbonak, boligrafoak…

Ondarroan hilabetero egongo da puntu mugikorra, hileko hirugarren larunbatean 09:00etatik 11:00etara Alamedan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina