Ondarroara migratutako emakumeen topaketekin jarraituko da larunbatean Etxelilan

0

Urte berriarekin batera migratutako emakumeen topaketekin jarraituko da Ondarroan. Ondarroako Udalaren, Lea-Artibai Amankomunazgoaren eta Etxelilaren eskutik non elkartu eta migrazio ibilbidearen gainean non hausnartu edukitzeko espazio bat sortu da; azken batean jendarte berrian dauden errealitate desberdinen inguruko hausnarketa bat egiteko espazioa da. Hitzordua larunbatean da (urtarrilak 18), 17:00etan Etxelilan.

Ondarroako Udalak migratu beharra eduki duten emakumeei luzatu die gonbidapena, zenbat eta jende gehiago orduan eta aberatsagoa izango baita topaketa. Espazio hau, babeserako eta elkartasunerako txokoa izango da, migratu beharra eduki duten emakumeek beraien eskubideak zein diren ezagutzeko eta eskura dituzten baliabideak ezagutzeko. Horrez gain, topaketan, emakumeen kezkak eta zalantzak ere argitzen ahaleginduko dira. Topaketa gazteleraz izango da.

Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziaren esanetan “migratutako emakumeen topaketa elkarrekin eraikitzeko espazio bat da, euren kezketatik abiatu eta zalantzak argitzen laguntzeko, beti ere emakume eta langile ikuspuntutik”.

Zalantzaren bat daukatenek edo topaketan izena eman nahi dutenek hurrengo bideak dituzte harremanetarako:

  • Etxelila: 94 6134008. etxelila@ondarroa.eus (asteartetik ostiralera, arratsaldez).
  • Berdintasun saila: 94 6833670. rbaltar@ondarroa.eus (astelehenetik ostiralera, goizez).

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina