Bizikletak uzteko gune berriak ipiniko dira Kamiñalden, Artibai egoitzaren parean eta Errebala Txikiñean

0

Ondarroako Udalak bizikletentzako aparkaleku gehiago ipiniko ditu: Kamiñalden, Artibai egoitzaren parean eta Errebala Txikiñean. Herritarrak bizikletaz ibiltzea eta gutxiago kutsatzera bultzatzeaz batera hauentzako baliabideak ipintzea oso garrantzitsua dela deritzo Ondarroako Udaleko Ingurumen batzordeak.

Bizikletentzako geralekuak ipintzen hasiak daude dagoeneko udaleko langileak, Kamiñalden esaterako. Artibai egoitzaren aurrean eta Gaztelekuaren eta Etxelilaren parean hurrengo egunetan ipiniko dituzte. “Udalak aspaldidanik dauzka ipinita bizikletentzako aparkalekuak herriko hainbat puntutan. Kaleetan ez ezik, jende asko dabilen lekuetan ere badaude (ikastetxeen parean, kiroldegian, futbol zelaian…) baina orain leku horietako batzuk indartzea aproposa ikusi dugu, Errebala Txikiñean esaterako”, adierazi du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Etxelilaren eta Gaztelekuaren aurreko bizikleten aparkalekua bete-bete eginda.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina