Txomin Agirre 28ko legez kanpoko eraikina aurten eraitsi beharko du udalak

0

Txomin Agirre kaleko 28 zenbakian legez kanpo egin zen eraikina aurten eraitsi beharko du udalak. Hasita dago eraisketa lanak hasi aurretik martxan jarri behar izaten den prozesua. Eraikina egiteko lanak 2007an baimendu zituzten orduan zeuden udal ordezkariek, baina gerora eraikina legez kanpokoa dela esan du epaile batek.

Eraikinaren jabetza LKS-Laboral Kutxarena da, baina bere interesak direla eta eraisketari ezetz esan dionez, udalak hartu behar izan du subsidiarioki ardura hori. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak esan du udalak 300.000 euro aurreratu beharko dituela gutxi gorabehera lan horiek egiteko: ┬źDiru hori gero enpresari erreklamatuko diogu, baina bitartean dirua udalak aurreratu behar izateak gainkarga handia dakar guretzat┬╗.

Udalak enpresa bat kontratatu zuen eraisketa lanak nola egin behar diren zehazteko. Hain zuzen ere, proiektu hori erregistratuta dago, urtarrilaren 21eko datarekin. Proiektu horretan eraisketa egiteko era eta jarraitu beharreko urratsak zehazten dira, besteak beste, alboetako etxeek kalteren bat jasanez gero lanak gelditzea, arrakalen aurkako protokoloa eta lekukoak ipintzea.

Hurrengo asteetan udalak lehiaketara aterako du eraisketa lanak egiteko pliegua; eta lehiaketa irabazten duen enpresak edukiko du eraisketa lanak egiteko ardura.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina