Maritxu Egigurenek 103 bete ditu asteon, eta eguneko zentroan ospatu du senide, erabiltzaile eta alkatearekin

0

Maritxu Egigurenek 103 urte bete zituen asteartean, otsailak 18, eta gaur egin dute ospakizuna eguneko zentroan. Bertako arduradunek Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkatea ere gonbidatu dute eta senide eta gainontzeko erabiltzaileekin batera ospatu du Maritxuk 103. urteurrena.

[IKUSI ARGAZKI GALERIA GUZTIA]

Alkatea, Maritxuri oparia eman dion momentuan.

Maritxu Egiguren Ondarroako bigarren emakume nagusiena da eta sasoiko dago. Lehenengo Zaldupe eskolako ikasleek botatako bertsoa ikusi ahal izan da bideoan, eta ondoren oparien txanda etorri da. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eman dio oparia herriaren izenean. Alkateak Maritxu zoriontzeaz gain eskerrak eman dizkie eguneko zentroko langile guztiei: “lan oso garrantzitsua egiten dute, isilekoa eta gozoa. Gure nagusiak zein ondo zaintzen dituzten ikusteak harro egoteko arrazoiak dauzkagula erakusten digu”. Ospakizunarekin amaitzeko zorion tarta jan dute gonbidatu guztiek.

[IKUSI ARGAZKI GALERIA GUZTIA]

Maritxu Egiguren eta eguneko zentroko langileak.

Maritxu Egiguren, erdian, bere ahizpen artean.

[IKUSI ARGAZKI GALERIA GUZTIA]

Bi astetik behin, asteartetan, Zaldupe eskolako ikasleak eguneko zentrora joaten dira eta hauek ere ez dute Maritxu Egiguren zoriondu gabe utzi nahi izan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina