Pentsionistek bi urte bete dituzte Alamedan batzen hasi zirenetik

0

Ondarroako pentsionistak 2018ko otsailean hasi ziren Alamedan elkartzen euren eskubideen alde borrokan egiteko. Bi urtez aldarrikapenei eutsi diete: Gizarte Segurantza propioa, 1.080 euroko gutxiengo pentsioa eta errefenetziatzat KPI indizea erabiltzea. Bizitza duina edukitzeko beharrezko baldintzak direla azpimarratu dute.

2018an zenbait hiriburutan hasia zen pentsionisten mugimenduari jarraituz hasi ziren elkartzen Ondarroako Alamedan ere. Hitzordua astelehenero 12:00etan. Pankarta zabaldu eta 20 minutuz elkarretaratzea. Dauden berritasunak eta informazioa azaldu eta aldarrikatu. Txalo zaparradarekin amaitzen dute beti, baina aurretik euren leloa ozen esanda: Jo ta Ke, lortu arte!

Gaurkoa (otsailak 24) urteurrena modu berezian ospatzeko baliatu dute. Esan dute ospatzeko gutxi eduki arren bi urtez tinko dirautela aldarrikatzeko ospakizuna izan dela. “Zerbait berezia egon nahi izan dugu, lehen urteurrenean egin genuen bezala”. Kantaize abesbatzak hainbat kanta abestu ditu, pentsionistek lagunduta. Eskerrak eman nahi izan dizkiete abeslariei eta baita astero-astero Alamedan batzen diren ia 300 pentsionistei eta Zunbeltz Bedialauneta alkatearei zein Eneritz Basurko alkateordeari, astero erakusten duten babesarengatik: “eskerrik asko abesbatzari, mila esker alkateari eta alkateordeari eta batez ere, zuei guztioi. Zerbait lortzeko oso garrantzitsua izango da astelehenero herrietan elkartzea. Indarra daukagu eta hemen jarraituko dugu. Jo ta Ke lortu arte!”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina