Martxoaren 8ko egitaraua aurkeztu dute gaur Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluko kideek

0

Martxoaren 8a igandea da aurten eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Ondarroako Udalak, Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluarekin eta Etxelilarekin elkarlanean. Eskualdeko manifestazioa Ondarroan egingo da, martxoaren 8an bertan, igandea, 13:00ean Etxelilatik hasita.

Baina martxoaren 8an ez ezik, inguruko egunetarako ere egitarau betea osatu du Ondarroako Udalak. Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak azpimarratu du emakumeen presentzia eta alor desberdinak uztartu nahi izan dituztela egitarauan: “dokumentalak, antzerkia, kirola eta abar batu ditugu emakumeen inguruan”. Egitaraua ostiralean (otsailak 28) hasiko da, Txoko Moreak antolatutako Bortxatzaile bat zure bidean kale ekimenaren entseguarekin, 18:00etan Etxelilan. Jaietako zapi morea eta zinta edo tela beltza edo morea eramateko deia egin dute, begiak estaltzeko.

Lilatoia. Igandean (martxoak 1) Donostiako Lilatoira joango dira 102 emakume ondarrutar, inoizko gehien. Berdintasun zinegotziaren esanetan kopuru ederra da, harro egoteko modukoa: “udalak autobusak antolatu ditu Lilatoira joateko eta erantzun aparta eduki dugu. Ondarroatik hainbeste emakume joatea besteak beste Aringaingan Taldea bezalako proiektuei esker lortu da”. Etxelilan izena eman duten emakumeek dortsalak eta kamisetak jasotzeko egunak eta orduak ere ipini dituzte: otsailak 27, osteguna, 17:30etik 20:30era eta otsailak 28, ostirala, 16:30etik 20:30era. “Egun eta ordu horietan ezin dutenek norbait bidali dezakete kamiseta eta dortsala hartzera”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina