San Ignazio 32ko igogailua asteazkenean konponduko dute

0

San Ignazio kaleko 32. zenbakiko igogailua, Zaldupeko zubiaren parean dagoena, asteazkenean konponduko dute. Enpresak udalari jakitera eman dionaren arabera, igogailuak gida bat dauka higatuta eta horrek pieza batzuen matxura eragin ohi zuen. Konponketekin higadura hori berriro ez gertatzea eta beraz arazoari amaiera ematea aurreikusten du enpresa hornitzaileak.

Ondarroako Udalaren asmoa herritarrei ahalik eta kalitate oneneko zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako zuzenduta daude asteazkenean egingo diren konponketak. Horren bidez igogailua arrazoi horregatik gehiago ez matxuratzea espero da. Enpresak esan duenez asteazkenean bertan aurreikusten dute igogailua erabilgarri egotea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina