Koronabirusa ekiditeko zenbait neurri hartu dira Artibai Egoitzan

0

Artibai Egoitzan koronabirusa sartzea saihesteko zenbait neurri hartu ditu Ondarroako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren gomendioei jarraituz. Arau berri hauek martxan jarraituko dute Ondarroako Udalak kontrakoa esan bitartean. Egoiliarrak kalteberatasun handia duten herritarrak direlako hartu dira neurri hauek.

Gaur gaurkoz (martxoak 9) ez da birusaren zantzurik agertu artibai egoitzan, baina hala eta guztiz ere prebentzio neurriak hartzea erabaki du Ondarroako Udalak.

  • Egoitzara sartzerakoan, beheko solairuan eskuak garbitu beharko dira urarekin eta xaboiarekin eta datu pertsonalak jasoko dira.
  • Ondoeza, sukarra edo arnasa hartzeko arazoak edukiz gero ez joan egoitzara.
  • Egoiliar bakoitzeko senide bat baino gehiagok ezingo dute sartu egoitzan eta bisitek gehienez ere ordubeteko iraupena edukiko dute.
  • Asteburuetako mezak bertan behera geratu dira egoera berrezarri arte.
  • Zaldupe eskolako gazteek astero egoiliarrekin egiten dituzten ekintzak bertan behera geratzen dira.
  • Bisita ordutegia murriztu egingo da: goizez 11:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.

Egoera berri honi aurre egiteko modurik onena elkarlana dela adierazi dute udal ordezkariek eta egoitzako zuzendaritzak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina