Ondarroako Udalak herriko tabernariekin adostuko du Antxoa Pintxo Lehiaketaren formatu berria martxoaren 17an egingo duten bileran

0

Ondarroako Udalak beste formatu bat eman nahi dio Antxoa Egunean  egiten den Antxoa Pintxo Lehiaketari. Baina formatu berri hori osorik zehaztu aurretik proposamena herriko tabernariekin partekatu eta adostu nahi du Ondarroako Udalak. Antxoa Eguna maiatzaren 16an egingo da aurten.

Antxoa Pintxo Lehiaketaren oinarriak eta egitura zehazteko bilera batera deitu dituzte herriko tabernariak Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta Aritza Aristondo Natxiondo Kultura zinegotziak. Bilera martxoaren 17an (asteartea) 18:00etan izango da udaletxeko 2. pisuko bilera-gelan.

Bilerara ezin baduzu etorri baina lehiaketan parte hartzeko asmoa baduzu jarri harremanetan Udal Kultura sailarekin martxoaren 29a baino arinago, 94 683 36 69 telefonora deituta edo mezu bat bidalita jrosa@ondarroa.eus posta elektronikora.

2019ko lehiaketako parte hartzaileak. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Hauek dira Ondarroako Udalak Antxoa Pintxo Lehiaketa egiteko proposatu dituen bi faseak:

Hasierakoan, lehiaketara aurkezten duen pintxoa salgai izan beharko dute taberna-partaideak Antxoa

  • Egunaren aurreko asteburuan, hau da, maiatzaren 8an, 9an eta 10ean.¬† Epaileak tabernetatik pasatuko dira pintxoak dastatu eta puntuatzera. Puntuazioaren arabera, hiru taberna sailkatuko dira finalerako.
  • Finala, Antxoa Egunean izango da Alde Zaharrean, eguerdi aldera, eta momentuan muntatu beharko dute pintxoa sailkatutako tabernariek.

Baikozinik irabazi zuen iaz Antxoa Pintxo Lehiaketa. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina