Zaldupe udal kiroldegiak apirila-ekaina hiruhilabeteko ikastaroen eskaintza zabaldu du

0

Zaldupe udal kiroldegiak hiruhilabetero kaleratzen ditu herritarrentzako eskaintzak eta oraingoan apiriletik ekaineraino egongo den eskaintza aurkeztu du. Geroz eta herritar gehiago joaten da kiroldegiko eskaintza berriez gozatzera eta kiroldegiko arduradunak herritarren eskariarekin bat datorren eskaintza prestatzen ahalegintzen dira.

Izen emateak. Jarduera fisikoko ikastaroetan izena emateko aukera martxoaren 15era arte egongo da zabalik eta igeri ikastaroetan izena emateko, ostera, martxoaren 31ra arte. Aurreko hiruhilabeteetan partaide izan direnek monitoreek emandako txostenaren arabera eta ordainketa eginez emango dute izena. Partaide berriek, ostera, igeri frogako emaitzaren arabera. Froga horiek martxoaren 30ean egingo dizkiete monitoreek, 18:00etamn umeei eta 18:15ean nagusiei.

Informazio gehiago zuzenean jasotzeko kiroldegiko iragarki taulara edo harrera bulegora jo daiteke, edo kiroldegiko  94 613 42 09 telefonora deitu.

Hiruhilabeteko kirol eskaintza eta jarduera bakoitzaren ordutegiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina