Koronabirusa dela eta udal bulegoetan ez da jendaurreko arretarik eskainiko

0

Ondarroako Udalak udal bulegoetan aurrez-aurreko arreta zerbitzurik ez eskaintzea erabaki du Koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean. Zerbitzua ematen jarraitzeko 94 683 36 72 telefono zenbakia eta orokorra@ondarroa.eus posta elektronikoa ipini ditu erabilgarri. Behar-beharrezko kasuetarako bakarrik egongo da zabalik Udal Erregistro Orokorra.

Horrez gain, astearte goizetan Itsasaurren egoten den merkatua ere bertan behera utziko da, ezinezkoa delako osasun sailak gomendatutako pertsonen arteko metro beteko distantzia mantentzea bermatzea.

Ondarroako Udala hartzen ari den erabaki guztiak Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak osatutako mahai baten adostutakoak dira. Mahai horretan, besteak beste, udal ordezkariak, osasun zentroko zuzendaria, Artibai Egoitzako zuzendaria, udal arkitektoa eta pertsonaleko arduraduna daude. Astelehenean goizeko 09:00etan batuko da berriz mahai hori, bilakaeraren jarraipena egiteko eta erabaki berriren bat hartu behar bada hori adosteko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina