Laguntza eskaini zure komunitateko bizilagunei! Etxetik atera ezin den edo nagusia den bizilagunak eskertuko dizu!

0

Euskal Herriko hainbat herritan boluntario sareak osatu dira larrialdi egoerak irauten duen bitartean laguntza berezia behar izan dezaketen pertsona nagusi, elbarri edo menpekotasuna dutenei laguntzeko.

Adibide ona izan arren Ondarroako Udaleko Ongizate Batzordeak beste eredu bat proposatu nahi die herritarrei: bakoitzak bere komunitateko bizilagunei laguntza eskaintzea. Eneritz Basurko Pagoaga Ongizate Batzordeburuak esan du azken batean laguntza behar duen ezezagun batengana iristea baino errazagoa dela bakoitzak bere alboan, goian edo behean bizi den bizilagunari laguntza eskaintzea: «bakoitzak ezagutzen ditu bere inguruko bizilagunen beharrizanak, eta pentsa dezakegu nork behar dezakeen laguntza. Herritarrei eskatzen diegu pertsona horiengana joan eta errazagoa dela konfidantzakoa izan daitekeen bizilagun batek laguntza eskaintzea». Laguntza hori erosketak egiteko, zamarrak botatzeko, txakurra paseora ateratzeko, farmaziara joateko edo lehentasuneko beste beharrizan batzuetarako izan daiteke.

Egitasmo hau bi alderdietako udal ordezkariek, udal teknikariek eta Artibai Egoitzako zein Osasun Zentroko ordezkariek osatutako koordinazio mahaian aurkeztu dute Zunbeltz Bedialaunetak eta Eneritz Basurkok martxoaren 16 goizeko batzarrean, eta denen oniritziarekin ekingo zaio egitasmoari.

Adibidez: Nire komunitateko hirugarren solairuan adineko pertsona bat bizi da, bakarrik, eta Koronabirusak kaltetzeko arrisku handiko populazioaren parte denez ez da kalera irtengo. Orduan, nik, bere bizilagun bezala laguntza behar ote duen galdetuko diot eta nire burua eskainiko dut berari erosketa egiteko, farmaziatik gauzak ekartzeko, zamarrak jaisteko edo ogia ekartzeko. Elkartasuna da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina