Soraluzeko erailketa matxista salatzeko balkoietatik egingo da protesta zaratatsua 21:00etan

0

Atzo (martxoak 16) erailketa matxista kasu berri bat gertatu zen Soraluzen; Octavia Gomez 74 urteko Soraluzeko bizilaguna hil zuen semeak. Aurten astebete baino gutxiagoan 3 dira jada eraildako emakumeak.

COVID-19aren aurkako neurriak direla eta, salbuespen egoera honetan ere Ondarroako Emakumeen Berdintasun Kontseilutik, herritar guztiak animatzen dituzte azken hilketa hau salatzera leiho eta balkoietara irtenda gaur (martxoak 17) 21:00etan eta ahalik eta zaratarik handiena eginez (kazolak, txilibituak…).

Era berean, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako telefono bidezko arreta zerbitzua eskaintzen duen telefono zenbakiak erabilgarri egoten jarraitzen du: 900 840 111. Doakoa da eta fakturan ez du arrastorik uzten.

Arreta eskatzen dizuegu indarkeria matxistari aurre egiten ari zaion gure auzokide oro detektatu eta babesteko, bakarrik ez daudela jakin dezaten!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina