Txakurrak atera bai, baina kakak batu ere bai!

0

Alerta egoeran txakurrak ateratzea baimenduta dago, baina derrigorrezkoa jarraitzen du izaten jabeek beraien txakurren kakak batzen jarraitzea.

Batu gabeko txakur kakek zapatetan, gurpildun aulkietan doazenen eskuetan, haurren kotxeetan edo itsuen bastoietan amaitzen dute.

Zuk zure txakurraren kaka ez baduzu behar, gainontzekoek ere ez!

Alerta egoeran kaleak hutsik daudenez txakur asko lotu barik ibiltzen dira horretarako baimenduta ez dauden leku eta orduetan eta solte dabiltzanean egiten dituzten kakak ez dituzte batzen jabe askok.

Ondarroako Udalak argi dauka badaudela euren txakurren kakak beti batzen dituzten jabeak, baina horrela egiten ez dutenei gogorarazi nahi die txakurra ekartzen duten momentutik hainbat betebehar ere badituztela, tartean, kaka batzearena.

IRAKURRI HEMEN TXAKURREN ORDENANTZA, ONDARROAKO UDALAK ETA TXAKUR JABEEN ELKARTEAK ADOSTUTAKOA.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina