Nola bota behar dira zamarretara kutsatuta daudenek edo berrogeialdian daudenek ukitutako gauzak?

0

Koronabirusak kaltetutako pertsonek edo berrogeialdian dauden pertsonek ukitutako hondakinak zamarretara botatzean ezin da ohiko zamarrekin bezala jokatu.

Covid19 birusarekin kontaktuan egondako maskarillak, eskularruak, zapiak, janari zatiak edo beste edozein hondakin itxiera hermetikodun poltsa batean sartu behar da (1 zenbakidun poltsa), posible izatekotan gaixoa dagoen gelan bertan eta pedalarekin funtzionatzen duen zakarrontzi batean.

Poltsa hori beste bigarren poltsa hermetiko batean sartu behar da (2 zenbakidun poltsa). Azkenik, bata bestearen barruan sartuta dauden bi poltsa hermetikoak etxeko zamar poltsa arruntera bota ahalko dira, eta guztai errefusaren edukiontzira (edukiontzi grisera) bota behar da.

Gomendio hauek Bizkaiko Foru Aldundiak helarazitakoak dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina