UDABERRIA ETXETIK: Idatzi! Marraztu! Margotu! Grabatu! Sortu! Ekin!

0

Sormena lantzea eta bizitzen ari garen momentua gordeta uztea. Hori da Ondarroako Udalak proiektu honekin bultzatu nahi duena. Ez da lehiaketa bat izango. Sormena lantzeko tresna izango da. Atera barruan daukazuena! Sentitzen duzuena! Leihotik begiratzean ikusten duzuena. Edo ikusi nahiko zenuketena! Baldintza bakarra, gaia: UDABERRIA. Udaberriko koloreak, usainak, berotasuna, eguzkia, loreak, ikuspegiak, kalapitxixak…

Udabarrixe hamen dakau, kuku mendixan kantaten hasitxe da.
Ixurdak eta sardinak plai ganin saltoka ei dabiz… eta gu… Eta gu etxin!!! Bai.
Proposamen bat etxen dou udaletik sormena landuaz. Udabarrixe etxe barrure sartzi, baine zelanik? Ba… bakotxak errezen etxen daben gauzak etxen: idatzixak, marrazkixak edozein mateixaleaz (telak, botoik….), bideuk (martxan ipinitxe dakazuen morun.. edo bestelakuk) eskulanak eta abar. Hori bai, gaixe udabarrixe etxitan eta geure bizitzetan sartzi ixango da.
Eztou nahi udabarrixe pasati disfruta baik!

Hartu egunean tartetxo bat eta sortu. Edo bost minutu lotara joan aurretik. Eta idatzi. Ez du zertan oso luzea izan behar. Egunak eta momentuak agintzen dizuna. Agindu dezatela sentimenduek!

Ez dago prisarik, lasai-lasai…

Egoera honetatik ateratakoan konturatuko gara zer bizi izan dugun. Eta hausnartuko dugu. Eta denboran besarkatu ez dugun lagunak benetan zer pentsatzen duen ikusiko dugu. Helburua sortutako material guztia Alamedan erakustea da. Zer bizi izan dugun jakiteko. Aurrera begiratzeko atzean utzi duguna kontuan hartuta.

Udabarririk berezixena bihurtukou danon artin SORMENAZ!
Anima danok eta harritxu zeuen buru sormenaz.
Hori bai, etxezuen guzti gordeten jun eta berrogeialdixe amatxutakun, danon biharrakin erakusketa herrikoi eta erraldoi bat antolatukou udaletik. Zelaik ikustezue?

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina