Ekai Lersundiri buruzko Arantza Ibarraren dokumentalak Eurasia International Film Festivalen ‘Best Documentary’ saria jaso du

0

Arantza Ibarra zuzendari ondarrutarrak gidatutako Ekai Lersundi Martinezen istorioa kontatzen duen Mi Pequeño Gran Samurai filmak Eurasia International Film Festival-en Best Documentary (under 40 min) saria jaso du. Ondarroako Udalak zorionak eta eskerak eman nahi dizkie Arantza Ibarrari, Ana eta Elaxar gurasoei eta filma aurrera eramateko euren hondar alea ipinitako guztiei.

Arantza Ibarra zuzendariak aitortu duenez ilusio gehien egin diona Ekairen historia Kazakhstan bezalako herrialdetara iristea izan da, non LGTBI+ kolektiboak egunero egin behar dien aurre erronka legal eta sozialei eurek sentitzen dutena izateko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina