70 urtetik gorako herritarrei deitzen ari da udala, nola dauden eta ezer behar ote duten jakiteko

0

Ondarroako Udaleko langileak 70 urtetik gorako herritarrei deitzen ari dira nola dauden eta ezer behar ote duten jakiteko. Iragan astean hasi zuten ia 1000 ondarrutarri deitzeko lana. Langileek esan dutenez euren egoeraren inguruan galdetzen zaie lehenengo herritarrei, gero laguntza eskaintzen zaie eta behar dutenei udaletxeko telefonoa (608 22 97 95) uzten zaie nahi dutenean deitu eta behar dutena (erosketak, botikak…) boluntario sareko kideen bidez kudeatzeko eta etxera eramateko.

Kasu ezberdinak daude: bakarrik bizi diren nagusiak, beste nagusi batekin bizi direnak, gazteagorekin batekin bizi diren nagusiak, nork lagundu badaukatenak, ez daukatenak… Udalak guztiei ari da eskaintzen laguntza.

Gogoratu udalak laguntzaile sarea antolatu duela eta bertan adin ezberdinetako herritar boluntarioak ari direla parte hartzen, kaleka banaturik, behar duten herritarrei laguntza emateko. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eskerrak eman nahi izan ditu berriro ere: “ez ohiko egoeran gaude, baina ondarrutarrok betiko erantzuna eman dugu: elkartasuna. Oso oso eskertuta gaude boluntariek egiten duten lana dela eta; beraiengatik ez balitzateke ezinezkoa izango zen gure nagusiei laguntza momentu oro ematea. Eskerrik asko!”.

Laguntzaile sarean izena eman nahi dutenentzako ere erabilgarri dago telefonoa: 608 22 97 95.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina