Erosketak egitera astean behin ateratzea gomendatzen da, herritarren eta dendarien osasuna zaintzeko

0

Osasungintzako profesionalek emandako aholkuei jarraituz, Ondarroako Udalak herritarrei helarazi nahi die gmendio berdina: etxetik ahalik eta gutxien atera behar denez, komeni da erosketak astean behin egitea. Horrela, norbere osasuna eta dendariarena gehiago zainduko ditugu denon artean.

Bestalde, herritarren sareko boluntarioen laguntza etxez-etxe jasotzen dutenei ere aste osoko erosketak aurreikustea eskatzen zaie udaletik, boluntarioek ahalik eta denbora gutxien pasa dezaten kalean eta pertsona nagusiei laguntzera doazenean ere ahalñik eta kontaktu gutxien edukitzeko.

Segurtasun neurri onena etxean geratzea da, beraz, irteerak zenbatuak eta oso neurtuak izan behar dira.

Era berean, udaleko telefonora laguntza eskatzeko deitzen dutenei gogorarazi nahi zaie datorren astean Aste Santua hasiko dela, beraz, denda batzuk egun batzuetan itxita egongo direnez, egin beharreko erosketak jasotzeko astelehenetik asteazkenerako tartea egongo dela.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina