Aberri Egunaren inguruan adierazpen instituzionala onartu du Ondarroako Udalak, bi udal taldeen onarpenarekin

0

Ondarroako Udalak, bi taldeen oniritziarekin, 2020ko Aberri Egunaren inguruan adierazpen instituzionala onartu du, eta herritarrei dei egiten die etxe barruan egon behar garen honetan ikurriñak balkoietan ipintzera.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Ondarroako Udaletik, dei egiten dizuegu 2020ko Aberri Egunean ondarrutar guztioi antolatutako ekimen ezberdinetan parte hartzera, eta batez ere ikurriña leiho eta balkoietara ateratzea. Horrela aldarrikatuko baitugu elkarrekin eraikitako egitasmoek emango dietela gure herriari behar duen etorkizuna, eta askatasun nazionalak komunitate bat behar duela oinarrizko eskubideak bermatuko dituena eta baita ere berdintasuna eta elkarrenganako zaintza eta errespetua sustatuko dituena.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina