Covid-19aren aurrean ezin gara erlaxatu, bestela txarrera egingo du egoerak

2

Azken egunetan hainbat komunikabidetan argitaratu dira Ondarroako datuak. Gaurkoak (apirilak 15) aztertuz gero, Ondarroan Covid19 birusarengatik positibo eman duten herritarren kopurua %0ยด14koa da, benetan portzentai ona, egoeraren larritasuna eta hedadura nolakoak diren ikusita (12 dira guztira positibo eman duten ondarrutarrak). Baina azken egunetan herriko kaleetan behar baino jende gehiago ikusi ahal izan da, batez ere goizetik eguerdira bitartean, eta horrek arriskuak handitzea dakar. “Ezin gara erlaxatu, bestela Koronabirusak lekua jango digu”.

Azken datuen arabera, Euskal Herriak dauka biztanle kopuruaren araberako hildakoen bosgarren portzentaiarik handiena Europa osoan, 360 hildako baino gehiagorekin.

  • Etxean geratu.
  • Astean behin egin behar dira erosketak, egunero etxetik ez ateratzeko. Erosketak egiteko laguntza behar baduzu deitu telefono honetara: 608 22 97 95
  • Txakurra ateratzea baimenduta dago, baina norbere etxearen inguruan eta denbora tarte laburrean. Kakak beti batu behar dira.
  • Neurri guztiek herritarrak kutsatzea ekiditea dute helburu, beraz errespetuz jokatu eta ez bota zikinik behegainera: zigarroak…

[IRAKURRI HEMEN UDAL BANDOA]

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak argi dauka mezua: “orain arte ondo bete ditugu hartutako neurri zuzentzaile guztiak, baina horrela jarraitu behar dugu. Ezin gara erlaxatu, bestela ziztu bizian haziko da kutsatutako ondarrutarren kopurua”. Herritarrak ez dira atera behar egunero erosketak egitera, bakarrik derrigorra denean: “denon segurtasunerako hobe da egun batzuetarako erosketak egitea, eta batez ere pertsona nagusien kasuan. Ez gara egunero joan behar erosketak egitera, arriskuak handitzea sortzen baitu horrek, bai norberarentzat, bai gainontzeko herritarrentzat eta baita dendarientzat ere”.

“Animoak gaixorik zaudetenoi, isolatuta zaudetenoi, senideak eta lagunak zaintzen ari zaretenoi”

Nasa kalea, hutsik.

[IRAKURRI HEMEN UDAL BANDOA]

Alkateak azpimarratu du beharrezko neurri guztiak hartzen jarraituko duela Ondarroako Udalak: “badakigu neurri asko gogorrak direla herritarrentzat, baina uste dugu momentu hauetan neurri horiek direla egokienak Ondarroan Koronabirusak ahalik eta indar gutxien eduki dezan”. Alkateak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, eta gehiengoak neurri guztiak betetzen dituen arren azpimarra batzuk ere egin ditu: “kalera bakarrik derrigorrezko gauzak egitera atera behar gara, erosketak egunero egin beharrean astean behin egiten (norbere segurtasunerako baina baita dendarien segurtasunerako ere), arauek uzten dituzten zirrikituak aprobetxatu beharrean zentzunarekin jokatzen eta besteengan pentsatzen”. “Arazoa larria da eta denok batera aurre egiten ez baldin badiogu hau luzatzeko arriskua dago”.

[IRAKURRI HEMEN UDAL BANDOA]

“Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet osasungintzako profesionalei, dendariei, garraiolariei, baserritar eta arrantzaleei, farmazilariei, egoitzako langileei, garbitasunekoei, udal brigadari, udaltzainei eta larrialdi zerbitzu guztiei”. Eta nola ez, esker bereziak herriko boluntario sarean hara eta hona herritarrei laguntzen ari zaretenoi eta maskarilak egin dituzuen guztioi!”.

Alameda, hutsik.

[IRAKURRI HEMEN UDAL BANDOA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

2 erantzun

    • Ondarroako Udala on

      Kaixo Lander! Uste dugu konpondu dugula. PDF formatuko artxibo bat zabaldu behar da hor klikatzean. Eskerrik asko!

Idatzi zure iruzkina