Ondarroako Udalaren Hezkidetza Egitasmoak ez du etenik eta martxan jarraituko du konfinamenduko egunetan ere

0

Hezkidetzan oinarritutako hezkuntza bultzatzea herriko ikastetxeetan, horixe da Ondarroako Udalak duela urte batzuk martxan ipini zuen Hezkidetza Egitasmoaren helburua. Egitasmo honek ez du etenik eta konfinamenduan egonda ere ikasketa prozesuak aurrera jarraituko du.

Hezkideza egitasmoa ikaskomunitate osoari zuzenduta dago: ikasleak, irakasleak zein familiei zuzendutako jarduerak. Horrela, hurrengo asteetan honako hauek eskainiko dira:

  • Ikasleei zuzendutako eskuhartzeak jarraipena izango dute.
  • Horrez gain, harreman sexu afektiboen gaiaren gaineko hitzaldia eskainiko da instagram bitartez; 1.saioan sexualitatea landuz eta 2.saioan maitasun erromantikoa.
  • Irakasleei zuzendutako formazio prozesuarekin jarraituko dugu.
  • Familientzako formazio saio birtualak eskainiko dira horretarako bideo formatiboak zabalduko ditugu sare sozialeetatik, honekin batera eta feedbakacka bermatzeko familientzako inkesta bat zabalduko da.
  • Herriko ikastetxeekin etengabeko harremana mantenduko da era telematikoan.
  • Hezkidetza etxean lantzeko baliabide gida zabalduko dugu.
  • Aztarnen ibilbidea: LH6ko ikasleentzako kahoota sortuko da.
  • Unitate didaktikoa: LGTBIQAfobiaren aurkako jarrera adieraztea izango da erdigunean egongo den gai. Leloa: Anitasuna bizi!
  • Neska gazteen txokorako zine foruma prestatuko da.

Egitasmo horrek barne hartzen du: gelan esku hartzeko tailerrak, ikastetxeetan hezkidetzaren gaineko aholkularitza espezializatua, ikas komunitate osoari zuzendutako prestakuntza, hezkidetza batzordearen kudeaketa eta dinamizazioa, eta azkenik, egitasmoaren ebaluazioa.

Lanean jarraitzen dugu. Kontaktatu gurekin:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina