Izapide administratiboak egiten hasi baino lehen beraiekin telefonoz harremanetan jartzeko eskatu du Ondarroako Osasun Zentroak, anbulategira ahalik eta gutxiagotan joan behar izateko

0

Ondarroako Osasun Zentroak eskatuta zabaldu du ohar hau Ondarroako Udalak. Izapide administratiboak egiterakoan herritarrak anbulategira behar baino gehiagotan ez joateko, aurretik Osasun Zentrora deitzeko eskatu dute: 946037999.

Oharra zabaltzearen helburua herritarrak anbulategira ahalik eta gutxien joatea da. Horretarako, izapide administratiboak egiterako orduan telefonoz deitzeko esan dute, beharrezkoak diren paperak zein diren argitzeko eta behin eta berriro joan-etorrian ibili beharrik ez edukitzeko. Behin izapidea egiteko beharrezkoak diren dokumentuak edukita, astelehenetik ostiralera 11:30etik 13:00era bitartean joan daiteke Osasun Zentrora dokumentazioa tramitatzera.

Edozelako izapide administratiboak egin behar izanez gero, lehenengo deitu 946037999 telefonora: osasun txartela galdu edo apurtzeagatik, alta berria egiteko Ondarroan edo Berriatuan, ortopedia izapideak, diru itzulketak…

Osasun Zentrotik azpimarratu dute “ordainketa partekatuaren ‘copago’ bideratzea atzeratuta dagoela. Martxan jartzen denean berriro ere, orduan emango da jakitera”. Dokumentazioa aurkezteko epea abenduaren 10era artekoa da. “Eskerrik asko herritarroi zuen elkartasunarengatik eta gogoratu, etxean geratu!”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina