Udalaren Hezkidetza Egitasmoak bi hitzaldi eskainiko ditu gazteentzat Instagram bidez: ‘Gazteak eta sexualitatea’ eta ‘Maitasun erromantikoarekin apurtzen’

0

Ondarroako Udalaren Hezkidetza Egitasmoak aurrera darrai larrialdi egoeran ere eta herriko gazteekin edukiak lantzen jarraitzeko asmoa daukate. Hurrengo bi asteazkenetan, 19:00etan, hitzaldi bana eskainiko dute Hezkidetza Egitasmoaren Instagram kontuaren bitartez: apirilaren 29an Gazteak eta sexualitatea hitzaldia eskainiko dute eta hurrengo asteazkenean ordu berean, maiatzaren 6an, Maitasun erromantikoarekin apurtzen hitzaldia.

GAZTEAK ETA SEXUALITATEA: Hezkidetza egitasmoko hezitzaileek Alazne Lastra sexologoa elkarrizketatuko dute. Apirilak 29. 19:00etan.

Gure jendartean sexualitatea ‘tabua’ izan da beti, bai gazte zein helduentzako, hau dela eta isiltasun osoan bizi izan dugu gizakiarentzat beharrezkoa den arloetariko bat.  Bizi dugun egoera honek aukera paregabea eskaintzen digu sexualitatearen gaia etxeetara zabaltzeko eta Ondarruko familietan gai honen inguruan hitz egiteko.

MAITASUN ERROMANTIKOAREKIN APURTZEN: Maitasun erromantikoan aditua den Goiuri Mendez Otaegirekin izango da hizketaldia eta gazteek galderak egiteko aukera edukiko dute. Maiatzak 6. 19:00etan.

Maitasun erromantikoa izan da historikoki gure iruditegian txertatuta izan dugun maitasun eredua, baina ba al dago beste maitasun eredurik? Kultura matxista honek indarrez inposatu digu zelan maitatu behar dugun eta zer den sentitu behar duguna, betiere indarkeria tarteko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina