Artibai Udal Egoitzako egoiliarrei eta langileei Covid-19a detektatzeko testak egin dizkiete

0

Testak apirilaren 27 goizean (astelehena) pasatu dizkiete egoitzako langileei eta egoiliarrei. Testak egiteaz Ondarroako Osasun Zentroko profesionalak arduratu dira. Egoitzako langile eta egoiliarrek eta Udalak eskerrak eman nahi izan dizkiete Osasun Zentroko langileei. Froga hauek egiteko Ondarroako Udalak eskatu zuen, udalaren iritziz lehentasunak ezartzea behar-beharrezkoa delako: osasungintzako profesionalak eta egoitzetako langile eta egoiliarrak.

Behin egoitzako langile eta egoiliarrei testak eginda, Ondarroako Udalak eskaera egin du Udaltzaingoari eta Udal Brigadako langileei ere testak egiteko.

Goizeko 08:00ak aldera hasi dira frogak egiten langileei, egoitzaren kanpoaldean, segurtasunarengatik, eta horregatik egon dira karpak egoitzaren kanpoaldean. Froga hauek 09:45ean amaitu dituzte eta ondoren egoiliarren txanda izan da, egoitza barruan. Osasun Zentroko profesionalek zehaztu dute bi test egin zaizkiola pertsona bakoitzari: PCR testa eta test serologikoa. “Garrantzitsua da langile eta egoiliarrei testak egitea, egoitzan une hauetan egoera zein den zehazki jakiteko”.

Ondarroako Udalak, Artibai udal egoitzak eta Ondarroako Osasun Zentroak informazio hau zabaltzea egoki ikusi dute herritarrek jakin dezaten gaur goizean egoitza aurrean egondako ez-ohiko mugimendua zeri dagokion eta gaizki ulerturik egon ez dadin.

Egoitzako langile bati test bat egiten hasi diren momentua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina